inprimatu
Mendian bera elurra dago
Izenburua:
Mendian bera elurra dago
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
306.zk.
Orrialdea:
2

Arrozpide

 

 Mendian bera elurra dago,

 Kale ertzetan aize otza,

 ¡Aurtengo negu biotz gogor au

 Ezta biguntzen erreza!

 Nabillen tokin esagun batek

 Ikusteko re ¡au lotza!

 Sudurretikan olioa tantan

 Dantzan dardarka kokotza

 Gerri makurrak zuzendu eziñik

 Aiton zartuta ¡au poza!

 

 Sabela daukat ollo sald eske

 Zintzurra ardo naparra,

 Oiek artzeko aurretik bada

 Beste zerbaiten bearra.

 Ukalondoa jaso nai, baña

 Ezin sortu det indarra.

 Andreak iñoiz galdetutzen dit:

 ¿Zer dezu nere senarra.

 Begi ertzetik ixuritzeko

 Suspiriozko negarra?

 

 Gaztetasuna itzuli juanda

 Zartzaroa zaigu etorri,

 Garaia eltzian kana labur oi

 Ezin luzetu iñori.

 ¡Lana einbear ta pulamentua

 Len pixka bazan, oain urri!

 Andrea ta biok egoten gera

 Iñoiz esanaz alkarri,

 Obe genukela geren buruak

 Leku on batera ezarri.

 

 Onela dira nere amesak.

 Ondo-ondo bizi naiean:

 Goizean jeiki bear nukeala

 Bederatziak aldean,

 Gosaldu ondo, ta irten bat egin.

 Salda amaikak aurrean.

 Bazkaldutzeko ollo t'arkume,

 Bonbil ardoa maiean,

 Kapea artu ta gero eguzkia,

 Pipa erreaz kotxean.

 


inprimatu