inprimatu
Lozorrotikan esnatu eta
Izenburua:
Lozorrotikan esnatu eta
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
328.zk.
Orrialdea:
2

Arrospide

 

 Lozorrotikan esnatu eta

 begiak ditut iriki,

 ARGIA'n irakurri ondoren

 neretzat iru olerki.

 Zaldibi'tikan biralik dira

 Arrospide'k oi badaki:

 etorri paregabea du ta

 itz egiten du egoki,

 erantzuteko naiago nuke

 berak ainbeste baneki.

 

 Erauskin olerkari, irin Errotari.

 gizon jatorrari, Zaldibiarrari,

 nik zuri ta zuk neri ordaņez alkarri

     ai gera kantari.

 ĄGaizki ala ongi, nai duanak neurri!

 Onela guazen arte ez gera errukarri,

 al degun arte eldu dezaioun berari.

 ĄBialtzen digulako zorion ugari

 eskerrak zeru-lurren jabe dan Aitari!

 

 Neonire etzait astuko Loinaz egun ori

 sei laun ziņatelako nigana etorri,

 gaņera sardoteira fritara ekarri.

 Kupirik gabe ekiņ genion berari,

 lagunarte oberik ezin leike arki:

 maitasuna agertuaz guztiok alkarri,

 ura zan ibitzea eztitan igeri.

 

 Inazio Balerdi, esku zabal ori,

 etxe zarra berritzen omen zaigu ari,

 gain tazpi, kanpo, barru apain ta egoki;

 promesen bat ein dula gauzak badirudi,

 bizi banaiz begira egongo naiz oandi.

 

 Napar Belantxio ta Sarasola'ri

 eztule idazten ta eztira agiri,

 eskumiņak ikusten baituzu biyairi.

 


inprimatu