Arrospide
Kasuelka gozo orren
neurri edo taya
eztakiyenai daukat
erakutsi naya:
ˇnere sudur gosiak
ai ura sasoya!
Pekiń'dik aituko zan
bere usaya.
Baleo gaya
a zer jakiya:
zeziń da arraya,
egazti ta odolkiya
ondrosotuko luke
dotore maya.
Nere ametsa ona
nai badezu jakin:
lau legoi kazuelan
zezenarekin,
idiya adar ta guzti,
mandua perrakin,
ganbelu ta elepante,
tigre ta artzarekin.
astar bat bi umekin,
balia atunakin,
kokodrillo ta putre
arrano beltzakin,
xaltxa berde gozuan
sei milla odolkikin.
|