Arrospide
Itz bi eitera abiatu naiz
Jose Inasio zurekin:
esan bezela ogeita beatzin
etorri ziñan Iaunakin,
Aita-semiok igaro gendun
atsalde ederra zurekin,
lendabiziko Mallu-txiki'n da
gero larrean sagardoegin.
¡Olerki ederrik entzun genduen,
etzegon lotan Erauskin!
Iru ankako kazuela aundi bat
dana friteraz betea,
sagardo edanez uztu genduen,
¡gose zegoen jendea!
Gero galdezka asi giñaden
zenbat zan orren kostea,
Balerdi'k zeukan ordaindua ta
etzun nai aitatutzea.
¡Urte askoan orla opatzen dit
amerikano gaztea!
Egi egia esango izutet
baña gezurra dirudi,
aorik aora kantu lanean
eztet balio txanpon bi;
ikusi gabe ez nun esango
oinbeste zanik Balerdi.
Bertsua lasai botatzen digu
estutu gabe geiegi,
¡orren gibela saltzen balego
eosiko nuke libra bi!
¡Ai ura alaitasuna!
zortzi laun alkarrekin.
zein giñan esango det,
nai duanak jakin:
Balerdi, Prantzes, Lasa,
Sarasola'rekin,
Arrospide'tar Gabriel
bere aitarekin,
Napar Belantxio ta
Patxi Erauskin.
Errotaria, baldin nai bazu
bi belarrikin au entzun:
zu Zaldibiyan bizi zerade,
apenas noski Altsasu'n;
ni Irura'n jayo ta Ernani'n nago,
badakit nun dan Oiartzun,
Ezti gozua espaidazu nai
biurtutzea beasun,
nerea aitzezu ta, Patxi Erauskin,
zuk zer diozun erantzun.