Iruratarrai
Arrospide
Jaioterritik kanpoan nago
Bearrak ekarri azita,
Baña biotza beti or daukat
Iltze gogorrez josita.
Lagun zarrak, ona zuentzako
Bialtzen detan enbita:
Mingaña mutu, belarriak gor
Begiak arrunt ixita
¿Sentzua joanda altzaute danok
Ixil-ixilik jarrita?
Bitoriano eta Pagola,
Simon, Altuna, Balerdi,
Eskerra eta Atanasio,
Migel, Garmendia ta Arregi,
¿Ez al dezute idatzi bear
ARGIA ontara letra bi?
Irakurtzeko ni pozez, baña
Zuenik ezta agiri.
Iruratarrak zeratela ere
Ia gezurra dirudi.
Irabazia dezutenentzat
Zerbait bear det ots egin:
Nere erriko zoriak entzun
Eta artzen det atsegin.
Jarraitu orrela aurrera ere
Ez iñoiz ere uts egin:
Zuen lanari erantzun nai det
Txalo bero bero bikin,
Beiondeizuela Tuturruru ta
Berri zabaltzale Txomiñ.