Irurako Balerdi'ri
Arrospide
Zerorrek ere ez daukazu
sentzua oso galdua,
nik keska daukat aurreratxora
ote nagoan sartua:
lau eta iru zazpi dirala
egin didazu ojua.
lozorrotikan esnatutzeko
bazenuen bai ordua,
negu beltzare itzuli juan da
abesten ai da kukua.
Opa didazu pake gozoan
bizitza osasuntzua,
zuri eskeintzeko beste ainbeste
nik ere daukat jasua.
Nere sakea aixa jira ezu,
sano daukazu besua:
nai dezunean dotore asko
botatzen dezu bertsua,
esan liteke zerorri zerala
olerkarien maisua.
Nere inbiri gabea zaude
Iņasio olerkari,
Erauskin Errotari'n txertua
artu dezula dirudi:
agindu bezela igande ontan
zere lagunakin etorri,
sagardo eranaz kontu politak
esango izkiou alkarri.
Soka geiegi luzatu gabe,
Gero arte, agur, Balerdi.