inprimatu
Ernani'tik
Izenburua:
Ernani'tik
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
301.zk.
Orrialdea:
7

Arrospide

 

 A, Prakazar, Prakazar,

 Borrero aundia,

 Garrotez iltzen ari aiz

 Jendian erdia,

 Botiaz izotz, elur,

 Kaskabar ta ebia:

 Betor, betor lenbailen

 Kuku abeslaria,

 Erakutsi dagion

 Istillu gorria.

 

 ***

 

 Eregalia egin zidazun

 Ibiltzeko laguntza,

 Eskumakill koskordun bat

 Sepakako altsa.

 Apaindurian dauka

 Zubiaran traza.

 Estuasun baterako

 Ura da, gauza,

 Zakur bati kentzeko

 Bizkarreko otza.

 

 ***

 

 Lasarte'ra erori da

 Portuna bikaņa,

 Urteberrietako

 Loterien gaņa:

 Bosteun milla peseta

 Asko ezta!!... baņa

 A bejondakizula

 Yartza, arakiņa!!

 Ori etzan iriaren

 Ostikoa alajaņa!!

 

 Alde ta lagunaidi

 Bazendun emana

 Lumero orretatik

 Piskatxoren bana.

 Ortik esagun da alkar

 Maite zendutena,

 Bera da izan leiken

 Gauzarik onena,

 Ta orain goza zazute

 Danok zoriona.

 


inprimatu