inprimatu
Epaillaren azken
Izenburua:
Epaillaren azken
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
313.zk.
Orrialdea:
2

Arrospide

 

 Epaila'ren azken

 engo egun ortan,

 atzaldia igaro zan

 nork bere lanetan;

 eta iñunlabarrian

 maiaren ertzetan

 apalduaz guztiak

 alaitsu txistetan,

 Ona zer gertatzen dan

 usteik gutxinean.

 

 Aparin bukaeran

 "¡Ai ama, au lana!

 burubai elduz, ¡Jesus!

 ¿zer dator nigana?"

 Aidean oiratuta

 arnasak atzena.

 Orra nola il zaigun

 Zapirain Madalena

 ¡Zer geran neurtzeko

 jarri digu kana!

 

 Tamalgaria izan da

 bere eriotza,

 eztigu askorikan

 alaitu biotza.

 ¿Guk noiz artekoa ote

 daukagu bizitza?

 Jaungoikoak ordia

 sarrail orren giltza;

 prest egon bear danok

 buruz bagabiltza.

 

 Jakinik ziur dala

 Nai badegu, nai ez;

 baña noiz ez eta nola

 au iñork ere ez;

 arrotzen gera ezer

 gogoratu gabez:

 pauso bat parrez eta

 bestea negarrez,

 ¡gaur bai gerala uste ta

 biyar batere ez!

 


inprimatu