inprimatu
Oroimenez. (Nere ama zanari)
Izenburua:
Oroimenez. (Nere ama zanari)
Sinadura:
Arriaran
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arriaran

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
218.zk.
Orrialdea:
1

Oroimenez

 

Arriaran

 

     (Nere ama zanari)

 

 Orain iru urteraño

 nituen bi ama.

 ¡Bat orain ta besteaz...

 biotz miñen zama!

 ¡Oi! ¡Zer dan gauz illuna

 amagabe bizi!

 ¡Iñork eztaki au zer den

 ez badu ikusi!

 

 Bere gelan an dago

 aintzin oi bat utsik

 ta "Kristo" oi gañekoa

 ormatik zintzilik.

 "Kristo" illun ark beraxek

 ikus zuen iltzen

 ta bere aintziñen bela

 dal... dal... dal... ager zen.

 

 ¡Oi Ama zerukoa!

 ¡arren! nere amari

 lagunduko al zenion,

 ikustean larri!

 Ta bere Ama baiziñan,

 zaindari ta abaro...

 ¡Zure Jesus aurrean

 galduko etzen txaro!

 

 Orain iru urteraño

 bi ama izanik,

 ¡orain umezurtz nago

 ludian bakarrik!

 ¡Beragabe gauetan

 sokalde txokoan,

 zait iduri nagola

 nonbait or... kanpoan!

 

 Len labatza emen dago,

 labe zarra ere bai;

 katua, luze, etzanik,

 txakurtxoa ernai;

 bi mozkorren aurrean

 eltzea gir... gir... gir...

 Jaki urrinduna andreak

 zartagian zir... zir...

 

 "Zorionak" badirudi

 zabaltzen dituela

 denon gain egal zurik

 aingeruk bezela...

 Bañan miñ samiña da

 denon biotzean,

 ¡zu... emen, ez baizaude,

 ama, gure artean!

 

 Orain iru urteraño

 nituen bi ama.

 ¡Bat orain ta besteaz

 biotzmiñen zama!

 ¡Agur ama maiteak

 ta oroitu zeruan

 semea baduzuela

 Arribe inguruan!

 


inprimatu