Zorion-agur
Emeterio Arrese
Elosegi'tar Juliantxo'ri,
bere ezkontzako egunean
Udaberriko pitxi ederrez
apaindu dira lorategiak...
Berrionaren otsa dakarte
iturritxoen leyar biziak:
Julian'txo ta Matiu'rentzat ain
adierazkai zoragarriak.
Bertako txori jatorrak, eta
toki-aldakor diranak ere,
omen-abesti xamurragorik
etzezakien egin beñere.
Enadak aurten, jai au dala-ta,
igaz baño len etorri dire.
Nere gogozko erle xar onek
pittin-pittinka bart irazain dun
ezti beroa, zapitxo garbi
lakar batean bildurik txukun,
Juliantxo'ren eskuetara
maitaro dakart... Ona nun dezun!
Poli ta Miren zure guraso
zintxoeri gaur begietara
zuri bezela txingar urdiñez
irtengo zaie pozaren garra.
Biotz-mamitik opa dizuet
goyeneko dan zori laztana!
Izartxoaren aizpa dirudin
Manu deritzan panpiñ argia
gaurtik aurrera zurekin beti...
zurekin altxor maitagarria.
Gero ta geigo narotu bedi
zuen barrengo poz-iturria!
Zorionaren goi-goyen zaude...
Iritxi zeran tontor gain ori
lurretik baño bertago dago,
askoz aldego, zerutik noski;
aren ondoan arrikoxkor bat
besterik ezin izan Aizkorri.
¡Zorion-agur, zorion-agur
biotz-biotzez Juliantxo'ri!