inprimatu
Negar tantoak
Izenburua:
Negar tantoak
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
345.zk.
Orrialdea:
1

Negar tantoak

 

Emeterio Arrese

 

         (Kuba'ko Ugartean ixeriak)

 

 Urruti dago gaztea nitzan

 saroi artako denbora...;

 oroimen zarrak ¿zertan zatozte

 gau t'egun nere gogora?

 gau t'egun nere gogora?

 

 Irudimena len argi neukan,

 alai ta bero biotza,

 orain... buruan sorpen illuna,

 kolkoan berriz izotza,

 kolkoan berriz Izotza.

 

 Galdetzen dute zergatik nagon

 ain bakar mutilzarturik:

 elur gañean txoriyak iñoiz

 ez du egiten kabirik,

 ez du egiten kabirik.

 

 Erletxo batek ikutu zidan

 eztiro biotz-barrena...;

 t'ez nekin zer zan ikutza legun

 ark ondoren zekarrena!

 ark ondoren zekarrena!

 

 Gaur erle polit maitean ordez

 —o, adur gaizto zekena—

 nere barrenan zastaka dabil

 listor beltzaren eztena,

 listor beltzaren eztena.

 

 Ama gaxoa nere galdezka...:

 ni berriz emen... ¡urruti!;

 eren begiak itxi dira ta

 nereak malkoz eztali,

 nereak malkoz eztali!

 

 Argiro neuzkan poz-bide guzik

 bat-batez illundu dira;

 itxuen eraz argatik nago

 beti zerura begira...

 ¡amatxo dagon tokira!

 


inprimatu