Lore jai
Emeterio Arrese
Nere gelako
leyo xarrean
argi-jai dute liliak,
eta jai ori
osatu zale,
margo bikañez jantziak,
irabioka
or dabiltz beste
libixo bizi-
biziak.
Mitxelet alai
ta lore polit
oien bitartez gaur neri
zorionean
bar-barren piztu
zaizkit poz amets ugari,
ta nere biotz
egakor onek
pinpilinpauxa
dirudi.
Erla bat orain
biziro txukun,
lili gañean jarririk,
eztigai ona
miztutzen dago
aren kolko xamurretik;
iñork al-daki
maite badira
beren gaiz ixill-
ixillik?...
Pinpilinpauxak
udaberriko
lilien aizpa sorginak...;
poz-pozik orla
ipini naute
beroien jolas ariñak:
¡nere barrengo
baratzan ere
inguma polit
oztiñak!
Ene maitetxu
zoragarriak:
Biotz-biotzez ain bero
jai ontan zuen
etorrera nik
abestu detan ezkero,...
¡nere gelako
leyo xarrera
eldu zaitezte
goizero!
|