inprimatu
"Gure txokoa"
Izenburua:
"Gure txokoa"
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
251.zk.
Orrialdea:
1

"Gure txokoa"

 

Emeterio Arrese

 

     (ABESTUTZEKO)

 

     Izen au duan lagundi'ko bazkide guztieri

 

 "Gure txokoa" da gure txoko

 berezi maitagarriya,

 atsegiñaren kabiya,

 goibelik ez dan tokiya;

 Gure txokoa'n betiro dager

 pozaren poz-eguzkiya.

 

     Gogo-lizunik beñere sortu

     etzaion toki laztana...

     Gure txokoa, gure txokoa

     biotz-ibargi zabala!

 

 Alaitasun ederrenean;

 zorioneko gizartez

 lagundi onen bitartez

 elkar maita degu ziñez;

 alditxar edo sumin gaiztorik

 Gure txokoa'n beintzat ez.

 

     Gogo-lizunik...

 

 Gure txokoa'n izaten degu

 atsegiñezko billera,

 arazo txarrik... ¿bai zera!;

 samiñak alde batera

 utzirik emen ezin-obeto

 guziok arkitzen gera.

 

     Gogo-lizunik...

 

 Ereski jator politaz emen

 ziri-bertso ta beste gai

 xamurrezkoak ere bai

 abesten ditugu noiznai;

 ¿billera-txoko pozgarri ontan

 gure biotzak beti jai!

 

     Gogo-lizunik...

 

 Oraindiokan iñori etzaio

 emengo aterik itxi;

 naiz izan beltz edo txuri,

 ezpada beintzat mutiri,

 gogo zuzenez baldin badator

 Gure txokora sar bedi.

 

     Gogo-lizunik...

 

 "Gure txokoa" da gure txoko

 berezi maitagarriya,

 atsegiñaren kabiya,

 goibelik ez dan tokiya;

 Gure txokoa'n betiro dager

 pozaren poz-eguzkiya.

 


inprimatu