inprimatu
Errege-jaya
Izenburua:
Errege-jaya
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
246.zk.
Orrialdea:
1

Errege-jaya

 

Emeterio Arrese

 

 Izar txuri-txuri bat

 agertu da goyen;

 ¡au poxa! laister dira

 Erregiak emen.

 Pitxi eder ta goxo

 ekartzale oien

 bidera guk, amatxo,

 zurekin lenbailen...

 

         ¡Goazen, goazen txit alai

         Izazkun-mendira,

         argitasun polita

         piztu dan tokira! (Bis)

 

         Agur agur agur

         Errege zaldunak

         Erregien Errege

         gurtu nai dutenak.

 

 Aurtxo maitagarriak

 maitatzera pozik

 zaldi-gañean datoz

 eguzki aldetik.

 ¡Ara..., ¡ara nun diran

 jostalluz beterik!;

 ¡Errege beltxa dator

 bestien aurretik!

 

         Apaiñ-apaiñ jantzita

         lore-sorta bana

         eskeintzera gatoz gaur

         Erregiengana. (Bis)

 

         Agur, agur...

 

 Ama Birjiñari ere,

 atsegin ar dezan,

 txortakin batez muxu

 nai diogu eman;

 t'iru Errege oiri

 amatxo, zuk, esan

 pitxiak, bai, jartzeko

 aren eskuetan.

 

     Gure aurrean daude;

     ikusi bertatik;

     Iñoiz ez degu izan

     orlako zorunik. (Bis)

 

         Agur, agur...

 

 ¡Au poxa!, Erregiak

 etorri zaizkigu,

 biotz-biotzez orain

 agurtzen ditugu.

 Laister, lo bat eginda,

 ¡zorioneko gu!,

 xapata-barrenean

 ¡a, zenbat jostallu!

 

     Amets eder goxo bat

     aurrak ein dezaten

     izar txuri polita

     piztu da goi-goyen (Bis)

 

         Agur, agur...

 


inprimatu