Neskatillarik ederren danari bere sorrera guztiz garbiko egunean
Arrese ta Beitia, Felipe
ˇOndrarik geyen gaur Neskatilleari!
Aingeru galant bat zergaitik baten
Jatsi izan jakon, Zerutik berari
Barririk onena ekarte arren;
Berboaren Ama, izango zanari,
Zerren Alaba zan, Jainko Aitaren,
Esposatzat izan bear ebanari
Espiritu Santu Jaungoikoaren,
Pekaturik baga sortua dalako,
Dontsu andrakume guztien artean,
Graziaz beterik parebagea;
Burua triskaurik aregaitik dauko,
Lotsari gorrian beronek oińpean,
Infernuko Buru suge eskergea.