Neskatilla baten eriotzako agurrak
Arrese ta Beitia, Felipe
Agur ¡o! zemendiko aurrenengo eguna,
Eguzki motelagaz zareana gorde;
Agur, zuk egitean jaubetu jat illuna,
Geiago gois gozoak poztuko enabe.
Agur ¡o! uda eder amaitu ziñeana,
Bear ziñean aña eziñ neurtiztua;
Agur, udazkenetan zatozan urakana,
Egan eroateko orri igartua.
Agur, loracho polit usaiñ onak opaka,
Bizi zineeñak atzo kolkoak zabalik;
Agur, chori zoliak egunari dedarka,
Zenbiltzenak goisetan ni esnatu nairik.
Agur, mundu zoroa, agur deutsut egiten
Niretzako ez dozu gaur balio ezer;
Zerren oraiñ niñoian bizitera asiten,
Eta uste guztiak urten deusten oker.
Agur ¡o! etorkizun eskinsariz betea,
Agur edertasuna, agur ondasunak,
Agur ¡ol Mariaren alabazko taldea,
Agur, bertako nire dontzella lagunak.
Agur, familiako maitetasun gozoak,
Agur, amacho zure laztan atsegiñak,
Agur, aita maitea, aizta ta nebachoak,
Agur, jolas pozgarri zuekaz egiñak.
Agur, agur banoa, banoa bai, betiko,
Banoa, baña noa, beti iraunera;
Banoa, baña, enaz atzera etorriko,
Ama biotzekoaz bizi izatera.
Arbolatik gaur jausten diran orri igarrik,
Legez ama zugandik noa jausitera;
Emon deust uste baga gazterik ill bearrak,
Orbel bat legez noa auts biurtutera.
Ez egizu amacho, ainbeste negar egiñ,
Agertuten jat beste ama bat obea;
Gorputz au osatuten zuk deustazu alegiñ,
Ak zoriondu nai deust baña arimea.
Zu ichita, agana noa ama samiñdua,
Ak gozatuko deutsu gaurko zure miña;
Gorputz au largetan dot, arime au banua,
Goz etara zeruan bai, Ama Birjiña.
..................................
Loracho baten gisan; sameak ukatzean,
Neskatilleak eban makurtu burua;
Zemendian orriak igarrik jausitean,
Agertu eben danak ill aren damua.