Amalau
Amalau koskabillo lau kana zintekin
ederki dantzatzen da gustokoarekin.
Begiak beltxak, gorputz liraiña,
kolore arrosarena, maite polita,
badijoakit nere biotza zugana.
Oiñak dituzu txiki politak,
gustagarriak txit dira.
Gerrian berriz eman litezke
kana bat zintaz bi jira.
Ille beltz diztizaria zendukazun buruan,
zu baiño aingeru ederragorik
ezta sartuko zeruan.
Adios orain, banoa eta.
nai dezunean etorri,
amoriozko begi ederrak
erakustera alkarri.