Mariari bere sorrera garbian
Arrese Beitia, Felipe
Andra aundi bat
Zara munduan,
Barriz Zeruan
Erregiña,
Jaungoiko batek
Dontzella ta Ama
Mirari batez
Zu egiña.
Grazia danaz
Zara jantzia,
¡O zu Maria!
Edertoen,
Goiseko izan
Argia zara,
Poz-gei bakarra
Gizonaren.
Testamentuko
Zara kuchia,
Jazar-aulkia
Salomonen,
Bake-ostarku
Baita zara zu
Sasi ez dana
Suz erretzen.
Joseren zigor
Loraz josia,
Ate ichia
Erruari,
Zara sorreran
Asieratik,
Burua ausia
Luziferri.
|