Gabon gabeko miraria. Amalauduna
Arrese ta Beitia, Felipe
Aldospe batera ainueru pilluak
Dakustaz zerutik urreratuten,
Euren soņu eta kantu aiņ gozuak
Entzula guztia dau zoratuten;
Uda birria gaur dirudi neguak,
Gaba bere dakust nik egunduten,
Artzaiņak bildos ta esnedun kaikuak
Artuta kobara dira elduten.
Ikusgeyok nabe osoro poztuten,
Beste pozgei bat dot, baņa obea,
Ama bat dontzella dala geldituten,
Jayo egin jaku Jesus Umea;
Jaungoiko bat gizon gaur da agertuten
Izanik len gauza gorputz bagea.