Franziskotarren Foruko komentu barriari
Arrese ta Beitia, Felipe
¿Zeñek ez daki Eguzki batek
Zelan dituan argitzen,
Berak bakarrik zeru ta lurra
Ziranak illun aurkitzen?
Ta ¿nok ez daki ak deuskunean
Begia ozta agertzen,
Izate danak barrez deutsala
"Zatorkuz ondo esaten"
Eta illunak ikuste ez arren
Deutsala iges egiten?
¿Zeñek esan lei ez dala ederra
Izarraturik gabean,
Zeru urdiña ainbeste bichiz
Galanto jazten danean?
Eurai begira ni ¡zenbat bidar!
Zurturik gelditutean,
Kantau gura ta kantau ezinta
Jarten naz neure artean,
Ta Egillea adoretako
Auspaztuten naz lurrean.
Baña gaur kantau al dot nik
Kantau bear dot egin nik,
Zergaitik izar barri bat jakun
Agertu uste bagarik,
Neure aingeru kanta zaleak,
Ez deust emoten bakerik;
Gau eta egun dagot kiñaka
Enadin egon muturik,
Lira barri bat berak deust opa
Legoa badot zarturik.
Isiotu deust berak biotza,
Berak argitu burua,
Berak ego bi gañera emon
Eregiteko kantua,
Berak luzatu baneukan bere
Laburra pentsamentua;
Iragarteko bertsoz egogi
Emen gertau dan kontua,
Zerren eguzki antzekoa dan
Izar eder gaur jayua.
Zorioneko jayotza izan
Bekizu zuzi barria,
Bizkayarentzat izan zaitean
Kurselu garrez bizia,
Ostarku gisan zuk dirudizu
Bake erakarlaria,
Ekach indriska eta urjolen
Aterri poztugarria,
Gaurko eguna izan dakigun
Beti gomutagarria.
Zolloko acha zugaitik dago
Ezin geyago poztua,
Bertan choriak ugari dabe
Chistu ta chorrochiua;
Orra Gernika-ibar ederra
Dana alegeratua,
Orra bakean otzan isillik,
Ichaso orroetsua,
Orra gaur berdez eder jantzirik
Gure Arbola santua.
¡Ze ederra da leku santu au,
Nun Jaungoikoa dan bizi!
Alan bart emen amesetan dot
Eskallera bat ikusi,
Lurretik eta goi zeruraño
Luzeran zana jadichi,
Bertatik ona zoriondunak
Asko zirean eratsi,
Euren buruko estalgarriak
Egite arren erantzi.
"Itzaltsua da leku santu au"
Esaten eben dan danak;
Auts kolorezko abituagaz
Zirudien bai, anayak,
Euren artean baziran mitrak,
Baita kapelo zabalak,
Baita baziran ekarrezanak
Aita santuen tiarak,
¿Nok kontau daikez martire palmak
Dotore zituezanak?
Aiñ eskallera eskergeari
Nekusan gizon bat baña,
Eutsiten bere sorbaldeagaz
Jesusen antza eukana,
Eta Desusen antzekoena
Irakurten dot nik dala,
Asisko seme Franzisko umill
Munduan bakar bakarra,
Duda bagarik esan neike nik
Gizon a berbera zala.
Eukazalako esku bietan
Gorririk untze zuluak,
Oñetan bere odoldun zauri
Bardin Jesusek lakuak;
Baña gogoa eroan eustan
Beraren sayetsekuak,
Karobi bati legeche nundik
Urteten eutsan beruak,
Zerren biotza goritu eutsan
Kristoren amodiuak.
Zerutarrezko prozesiñoa
Nengoan pozik ikusten,
Eneban uste nik amesetan
Nintzanik bada aurkitzen;
Baña amesa a bazan bere
Zintzo zintzo dot sinisten,
Leku au dala berarizkua
Bertanche bizi ditezen,
Franzisko santu aren semeak
Eleiseari eutsiten.
Zergaitik euren Aita zalako
Eleisearen pillarra,
Inozenzio irugarrenak
Lotan ikusi ebana;
Eta bakigu guraso aren
Semeak onak dirala,
Gure mundu au badogu bere
Leku askodun zabala,
Danok dakigu dala edo nun
Fraillen bat Franziskotarra.
Agurtzen zaitut nik gaur Foruko
Komentu polit chikia,
Zarealako uso zurizko
Espirituen abia;
Zure umeak artuko dabe
Egan egiñik Asia,
Ozeania, Amerika ta
Baita Afrika goria,
Ez da zer esan, Europa barriz
Landuko dabe guztia.
Eguzkiak nun begia josi,
An Franziskoren semea,
Aurkituko da zabalduteko
Beste argi bat obea,
Idigiagaz itsu tristeai
Begietako atea,
Euren aurrean jarten deutsela.
Ispillu lauso bagea,
Ebanjelio eguzki eder
Zerutarra dan legea.
....................
Lege on orrek zer egin daben
Danok daukagu goguan,
Zergaitik laño bagarik jarri
Ginduzan adimentuan,
Ipar aiseak garbitasuna
Egin oi badau zeruan,
Jesukristoren lege arek ¿zer
Egingo eban munduan,
Lengo lege zar anchiñakoaz
Itsumendian beguan?
Baña alan bere egiak daukan
Arerioak lurrean,
Ipar aiseak egoia zelan
Euki oi daben aurrean;
Oneek balebiltz lagunak legea
Alkar arturik onean,
Eleuskiguez alan sortuko
Trumoi gaiztorik aidean,
Zeñen urjolak gero oi doguz
Artuten bizkar gañean.
Errubageok artuten gagoz
Charren okerra guztia,
Zeiñtzuk eurenaz asetu ez da
Nai dabe besten zatia;
Eurak gaur goyan dagozalako
Irunsten dabe chikia,
Ichaso zabal arroak zelan
Indar gichiko ontzia;
Baña ez deutse Jaunak ichiko
Jaristen garaitz nausia.
Alperrik dabe aise gaiztoa
Zabaldu mundu guztira,
Euren ichaso amorratua
Alperrik zital jarri da;
Bertan dabillan Arrantzalea
Zelan daukagun begira,
Ea Franziskotarrak bertatik
Erremu bana ingira,
Aterateko dagoana estu
Bildurbagako tokira.
Or Eleisea Aita Franziskok
Ikusi eban tayuan,
Dirudiala zabu zabuka
Galtzeko pelleburuan,
Odei illuna besterik ez dan
Bere inguru osuan,
Ekach gaiztoak arturik dauke
Euren erraien barruan
Franziskotarrik ¿ez ete dauka
Galdu ez dedin onduan?
Milla aingerua, asko daukaz bai,
Eta olatu artera
An nun doazan, egin gurarik
Arpegiz arpegi gerra;
Doaz urpean, doaz gañean,
Mariñel onen antzera,
Infernutar dan ichasoari
Arima oztuak kentzera,
Doaz, bai, doaz, doaz garaitu
Edo martire illtera.
Aurrera doaz, leikarraldoa
Daben legeche eguzkiak,
Ipini arte ur biurturik
Biotz izoztu guztiak,
Burdiña otzak gogorrak dira,
Beroak argizagiak,
Karidadezko suaz bigundu
Egiñik pekatariak,
Otso ziranak dituezala
Arditzen sermolariak.
Iragarririk errelijiño
Bakarrik katolikuan,
Salbaziñoa aurkitzen dala,
Eta ez andik kanpuan,
Erechi donga guzurrezkoak
Ekarrezanai buruan
Ziatz atera, eta egiak
Sarturik euren lekuan,
¡O! zenbat asi diran lanean
Eleisearen arluan!
Zenbatek, baña ezaguturik
Len oker ebiltzazala,
Konbertidurik esaten dabe
Gaur beste batzuk dirala;
Leon agura zarrak koroia
Erroman bear leukala,
Biurtu arte berari ori
Onik izango ez dala,
Eta mundua baketzeko duiñ
Bera dogula bakarra.
Autortzen dabe, lotsa bagarik
Bera dogula nausia,
Eta berari zor deutsagula
Danok obedientzia;
Bera dogula Artzaiña eta
Gu bere ardi taldia,
Berak eta guk konpondu daigun
Eleisa katolikia,
Nundik zerura aurkietan dan
Zuzen zuzen dan bidia.
Eskallera bat emendik dago
Elduten dana bertara,
Baña igoten nekosua da,
Da pikea, da bedarra,
Franziskotarren atzetik goazan
Goruntza mallarik malla,
Gora bai, gora gogor egiñaz
Goren gorengo puntara,
Gozotasunez sartu gaitean
Goibera bako landara.
Beiñ ara sartu ezkero ziran
Amaitu gure nekiak,
An ez daukagu gerra lekurik,
Ez da nun egiñ peliak;
An da bakarrik gozatutea
Ereñotzezko koroiak,
Kantaurik beti, beti bai, beti
Garaitza alegeriak,
Jaungoikoari eregiagaz
Gloria azken bagiak.