Euskeldun jayo giņan
Arrese, Felipe
Euskeldun jayo giņan
Euskaldunak azi
Euskeraz euzkalako
Amak erakutzi.
Euskera laztan maite
Zabiltz gugaz beti,
Euskera ill ezkero
Ez dogu nai bizi.
Agaitik orain gagoz
Euskera jatetan
On Paulo Astarloa
Danok alabetan,
Ondragarri dalako
Euskeldun jentetan
Argitu zituzana
Baster guztietan.
Bizi dakigun arren
Bizi bai Euskera
Lekobide jaunaren
Izketa laztana;
Bizi dedilla bizi
Bestelan gu bada
Bere seme zintzoak
Izango ez gara.
Lekobideren izan
Nai dogu semiak
Gorderik beti leya!
Beraren legiak.
Nai dogu beti izan
Euskeldun garbiak
Frantzia ta Espaņan
Zazpi prabintziak.
|