Euskaldun Martire, Sara-tar neskatilla Larraldeko Madalenari.
Felipe Arese ta Beita.
Gura neuskizuz zuri gloriak
Kantau, neskacha samurra,
Frantzian igo eben denboran
Gorriak Gobiernura;
Oinperaturik ain gizon gaizto
Ifernutarren bildurra,
Oraindik izan arren amabost
Urteko gazte biguna,
Pinet ta bere lagunak gaitik
Ez eutsulako ardura.
Alperrik entsun, lotu zinduzan
Piketearen buruak,
Esan gezurraz estalduteko
Berako zure kontuak;
Jakin etzedin zetara emon
Zenduzan ara pausuak,
Ta gichiago an zelan artu
Zenduzan sakramentuak,
Zeintzuek gatik pagau ez eyan
Ondoco zure lepuak.
Orduan bana fedez sututa
Ain modu miragarrian,
Erantzun zendu: "Naiz ill nayela,
"Ni illgo nabe Egi-an;
"Jakin begie gura badabe;
"Agintariak Frantzian
"Zelan konfesau eta komulgau
"Nazan Bera-ko errian
"Jauna iraindu bano len zerren
"Ill gura dodan grazian."
żNor ez da arri egingo oso
Non nai zu ikusitean.
Mendi bat legez, gogor ta zutik
Katolikoen fedean;
Ikara baga, egia beti
Autortzen tenple batean,
Noiz soldaduen, zein jeneralen,
Bardin juezen aurrean,
Jakina gaitik epai gaizto bat
Zeunkala zeure ganean?
Bana, Jesus da egia, eta
Zu zinan egi zalea,
Orreche gaitik; O! Madalena!
Kristo zan zure maitea,
Nogaz zenduan zuk bizi gura,
Nogaitik bere illtea.
Nogaz gezurra etzendulako
Charto nai geratutea,
Bere etsayak emon eutsuen
Kastiguz eriotzea.
ˇO neskatilla Sara-ko gazte
Fedez bardinik bagea!
Ill bear eta kantetan dozu
Birjin-Amaren Salbea,
Lirio guri zinan denboran
lkusgarrizko loria,
Gillotiniaz gorriak zuri
Ebagi arren samia,
Orain zeruan gozetan dozu
Martiaren koroia.