Errilijioso gazte baten agurra, bere erri eta ama maiteai
Arrese ta Beitia, Felipe
Agur Euskal-erriko
Lur beti berdiak,
Agur ¡o! mendi eder
Aiñ alegeriak,
Agur ach chunchur polit
Iturriz betiak,
Agur kerizpe gozo,
Erreka biziak,
Mundu barrira oraiñ
Obedientziak
Naroa onduteko
An pekatariak!
Fraille nik egiteko
Urten nebanian
Agur bat egin neban
Samurra echian,
Geiago ez dot ama
Ikusi aurrian,
Baña gomutetan jat
Goisian-goisian,
Eskatzeko, Jesusi
Meza esatian,
Bizi dedilla ando,
Baita ill bakian!
Bizi zaitez, bai, ama
Euskaldun lurrian,
Euskaldun oitura ta
Euskaldun legian,
Euskal-errira atzera
Eltzen nazanian
Billatuko al zaitut
Osasun onian,
Baña agur orduraño,
Agur bitartian,
Agur... ama, zaroat
Biotz biotzian!
|