inprimatu
Ama Euskera
Izenburua:
Ama Euskera
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(ik. Abarrategi, Florentino)
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
658.zk.
Orrialdea:
7

Ama Euskera

 

  Esan bidurrik gabe

  Euskaldunak gera.

  Iparragirre.

 

 Lur txiki artan guzien diña

 Gauza nola etzegoan,

 Seme batzuek txit urrutira

 Bear izan zuten joan.

 Bañan ai! nola arkitzen ziran

 Andik aldendutakoan!

 Itz bat bakarra zebillen arren

 Biotzean ta aboan:

 Ama gaxoa beste gauzarik

 Etzeramaten gogoan.

 

 Atzerrian noizean beinka

 Beren aldeko berriak

 Artzen zituzten seme on ayek;

 Bañan txit negargarriak.

 Alako baten bat altxatu zan

 Malkoz bustirik begiak,

 Esanaz Ama galdu ez dezan

 Norbaiten gaiztakeriak.

 Ekaidazute besarkada bat

 Beragana joan nai diat.

 

 Batzuek penak utzi ta pozak

 Bestien aldamenera.

 Abiatu zan seme leyal au

 Bide luzian aurrera.

 Noiz-bait azkenik inguratu zan

 Bera jayo zan lurrera.

 Egoaldi otzak ziran denboran

 Egoarriak aldera,

 Ai zer barrutik bati eiñ zion

 Bere Amaren galdera.

 

 Adiskidea ¿bai aldakizu

 Geure Ama ona non dan?

 Bai ala "fede" eta nola ez

 Festa deguta begira nazu

 Gaur gabean bere onran

 Apainduta nola noan.

 Etziñan bada galdez asiko

 Aldi egokiagoan.

 Atoz nerekin ikusitzera

 Zeñen alaya dagoan.

 

 Anai leyal seme on ura

 Bestien ondora pozik

 Joan zan bilguna eder batera

 Eziñ geldituz biotzik.

 Nola etzuen ikusitzea

 Espera alako gauzik,

 ¡Ama! deadar egin nai zuben

 Ta ezin somatu itzik,

 Barren barrendik Jaungoikoari

 Esker ematea baizik.

 

 Ama onratzen ikusirikan

 Bere anai ta lagunak,

 Au esan zuben urrutitikan

 Etorri zan euskaldunak:

 Euskeragatik albiste txarrak

 Guri eman dizkigunak,

 Ez ditu ondo ezegututzen

 Gure itz ezti legunak.

 Alkar maiteak izan gaitezen

 Izen santu au degunak.

 


inprimatu