inprimatu
Txori bidaria
Izenburua:
Txori bidaria
Sinadura:
Arno Mendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arno Mendi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
327.zk.
Orrialdea:
1

Txori bidaria

 

Arno Mendi

 

 —¿Txoritxu maite, nondikan zatoz

 aiñ alai nere leiora?

 Esan zaidazu zerk zakartzkizun

 ta atoskit neure ondora.

 

 —Emendik urriñ sugasti baten,

 asmoa gendun bezela,

 anai talde bat gaur bildurikan

 iduki degu Billera.

 

 Bertan esana bear bezela

 eramateko aurrera.

 Bidari bat lez bidaldu naute

 egaka zeure leiora.

 

 —¡Ene txoritxu, esan orduan,

 esan dakizun guztia,

 berriz egaka juan zaitezen

 galdu gaberik aldia!

 

 —Uri aundia izanagaitik

 Jatorriz geure lekua

 gabirau txarrak bertan sarturik

 zigortu zigun lepoa.

 

 Ordu ezkero bastertxo ontan

 degu geure kabitxoa

 ez bagaituzte jaurtitzen beintzat

 bertako seme gaiztoak.

 

 —¡Ez bildur izan, txoritxu luztan,

 txoritxu biotzekua!

 ¿Zueri kalte nolatan baño

 egondu ezik itxuak?

 

 Zuen txioak alaitzen ditu

 inguruetako basoak

 zueri entzuten atsegintzen da

 erdi illik dagon goxoa

 ¿ez bada zuen jardun guztia

 abes egin ta egatu

 abesti oiek nori biotza

 egin lezake sauritu?

 

 —Gure txioak mintzen dizkate

 gaurko azkori biotzak

 beti ta beti oi diralako

 euskalduna'ren izkuntzan.

 

 ¡Guk ezin berriz beste eletan

 ezin iñolaz abestu

 euskel odola nunbait izan ta

 amarik ezin ukatu!...

 

 .............................................

 

 —Txori maitea, agur ta juan,

 ta esan anaiai bertatik,

 abes eiteko euskeldun elez

 beldurrik gabe gogotik;

 gabirau txarrik iñoiz baletor

 zital amorruz beterik,

 atoz orduan, geure laguntza

 izango dezu osorik.

 


inprimatu