inprimatu
Ttipian Buru
Izenburua:
Ttipian Buru
Sinadura:
Iñaki Garziarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iñaki Garziarena

Argitalpena:
Garziarena.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
4

                                 Ttipian Buru

                                                               Iñaki Garziarena

 

 Legea:Dionisioren omen

 

 Nolako edana, halako izana

 

 Gartzelik gotorrena

 

 Gizonak betetzen duen

 gartzelik gotorrena

 ideiaz egina da...

 

 Exegesis

 

 "Cesarren emazteak, bertutetsua ezezik, halakoxearen plantak agertu behar

 ditu."

 Exégesis: ez duzu inoiz inolaz ere buruz buru afalduko mahaietan argi-mutil

 eratxekiak diren errestaurant batean, inguruan dituzun zingaro batzuen

 doinura... zure emaztea ez den beste emakume batekin!

 

 Omena

 

 Akats guziak

 barkagarri jotzen dizkiot

 bat ezik: ni baino

 zoriontsuagoa izatea!

 

 Eskerrik asko kuttunari

 

 Eskerrik asko

 egia gabe

 entzun gogo dudana

 erantzuteagatik...

 

 Legea

 

 Hein baten, hizkuntzek

 idatzi egiten gaituzte

 

 ¡Apoyemos el euskera!

 

 Euskeraz ari ez garelako

 ikusten dugu euskera

 

 Zirko pobrea

 

 Zirko bat

 hain zen pobrea

 ze ugazaba

 hartza zen

 

 Esku morala

 

 E.T.A.-k drogazaleak hiltzen ditu; Santa Cruz apaizak surtara botatzen zituen

 maitaleen arteko eskutitzak erotismo aztarnaren bat antzemanez gero:

 euskaldunon artean kontua beti da garbiketan ibiltzea...

 

 Errenta aitorpena dela eta

 

 Zer espero ote daiteke bere buruaren txibatoaden jende halakoarengandik...

 

 


inprimatu