Uniformea eta dirua
Emerson Garziarena
Ezdauka nire berri;
ez da Einstein izan behar
inor astintzen jakiteko.
Eta beharbada berak ere
noizbait sufritu egin du:
inpotentzia, injustizia, gainerakoak.
Baina bere adimena ez da horraino heltzen.
Gosea, prepotentzia,
ezjakintasuna, miseria morala.
Ondorioak ezagutzen dituzu
jada.
Badauka gure berri,
baina mariken sermoia da poesia
eta intenes tasak ez du bihotzik.
Eta beharbada bera ere
inoiz emozionatu izan da
(Somalia, Bosnia, horrible things)
kaleratzeak sinatu bitartean.
Ezin asea, atrofia
sentimentala,
aritmetika hutsa, miseria
morala.
Ondorioak betidanik pairatu
ditugu.