inprimatu
Ttipian buru
Izenburua:
Ttipian buru
Sinadura:
Iņaki Garziarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņaki Garziarena

Argitalpena:
Garziarena.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
2

                                 Ttipian buru

 

                                                               Iņaki Garziarena

 

 Legea:Ergelgoaren nagusitzea

 

 Aurrerapen teknikoak eskaini bideak bitarte, egun

 geroz gutxiago dakien

 geroz jende gehiago dago

 geroz gehiago gaiz hitzegiten.

 

 Legea

 

 Lagun ea dena

 bere buruaren

 ez da nehoren

 

 Harri hotzeko

 

 Denok hil behar izan dugu

 maite genuen zerbait

 aurrera egin ahal izateko

 

 denok gara Macbett

 harri hotzeko

 Ni-aren gaztelu gotorrean

 

 Nirera egitea

 ezta

 niregana egitea

 

 Xehetasuna eta sinesgarritasuna

 

 Literatur-gilea eta gezurtia

 honetantxe dute elkar egiten:

 xehetasunak ematearen behar...

 

 Hitz oro

 

 Hitz oro karga baten jabe da: ez dago hitz neutralik.

 

 Malentendu

 

 Halakok poema liburu berria aurkezten du...; bertan agertzen duena, ordea, ez

 dagokio bat ere bere oraingo ibilbide eta izaerari: liburuak, beraz, berari

 buruzko oker-adibidean jartzen du irakurlea! (Sugeak bidean utzi azala lakoa

 duzu liburu oro: bere ibilbidean inork utzi gogoaren alda-azala)

 

 Legea

 

 Ordutsua ez den

 maitalea

 ez da fidagarria

 

 Esaidazu gezur bat

 

 "Esadazu gezur, esadazu maite nauzula", diosta Jonny Guitar pelikulako

 pertsonai femeninoak itzuli den aspaldiko amoranteari. Halaxe berean zatzaio

 euskal populua "Gobierno Vasco" delakoari: "Esadazu gezur bat, esadazu

 Arriortuak faktoria bat (1) ipiniko digula Zornotzan".

 

 (1) Egin ezazu zerrenda: McDouglass, Transpapel...

 

 Igarkizuna: ipini X bat dagokionari.

 

 Hauetariko zein hitz

 ez da aurre-historian sortua?:

 haizto, haizkora, txip, haitzur

 

 (Oharra: bidali soluzioa gureposta-kodera eta asmatzaileen artean aizkume bat

 sorteatuko da).

 

 


inprimatu