inprimatu
Ternuaco Penac
Izenburua:
Ternuaco Penac
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Garziarena.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
3

                                 Ternuaco penac

 

 Untci batçu salbaturic,

 Itsasoa passaturic,

 Arribatu Ternuarat

 Behar duten Portutarat.

 

 Ternua da mortu hotza,

 Eremu triste arrotza,

 Laboratcen ez den lurra,

 Neguan bethi elhurra.

 

 Han, oïhan, sasi handiac,

 Larreac eta mendiac,

 Harri, arroca gogorrac,

 Lur agor eta idorrac.

 

 Han otsoac eta hartçac,

 Basoco beztia gaïtçac,

 Alimalien herria,

 Desertu icigarria.

 

 Ternuan dire salbaïac

 ere isquimaü etsaiac,

 Guiça bestia cruelac,

 hillic jaten mariñelac.

 

 Barbarian bicitcea,

 Galeretan çahartcea,

 Ez da pena guehiago,

 Ternuan ez gutiago.

 

 Hango lanac eta penac,

 Akhabatcen ez direnac,

 Lan bat eguin duteneco

 Milla bai'tuzte hasteco.

 

 Egunaz ez da pausuric,

 Ez gabaz errepausuric.

 Trabailluan bethi pressa,

 Lana garaiz ecin sessa.

 

 Ecin gueldi hori behar,

 Bethi egun bethi bihar,

 Astelegun gucietan

 Besta eta igandetan.

 

 Gaüegunez lanez asse,

 Neurrimenduz bethi gosse,

 Galdu jateco astia,

 Loa dute garastia.

 

 Han ez da behar naguiric,

 Ez gueçurrez den eriric,

 Han daquite eraguiten,

 Alferra fetcho eguiten.

 

 Camainan dago eria,

 Triste, erraïn eroria,

 Nihorc ez du urricari,

 ecen ez den lanean hari.

 

 Uda lucean Ternua

 Mariñelen ifernua,

 Herrian parabisua,

 Bai azquen errepausua.

 

 (HIZTEGIA: Ternua, Terranova / errepausu, erreposoa / camaina, lastozko

 ohantzea / errain, etzana.)

 

       Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798),  Patri Urkizu, Durangoko

                                                                     Udala, 1987

 

 


inprimatu