inprimatu
Berrogeitan-edo den belaunaldiari buruzko agiria
Izenburua:
Berrogeitan-edo den belaunaldiari buruzko agiria
Sinadura:
Iņaki Garziarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņaki Garziarena

Argitalpena:
Garziarena.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
1

               Berrogeitan-edo den belaunaldiari buruzko agiria

 

                                                               Iņaki Garziarena

 

 Gehiegi epaitu dugu gure artean

 ta egun ere halatsu darraigu

 inori kargu hartzeadela

 gure kirol nazionala:

 norbera bizi ez, eta urkoari utzi ez.

 

 Kargu hartuko diote Argiņanori

 telebistan nuestras naranjasdioelako

 kargu hartuko diote Chillidari

 Guggenheim-en kontra azaltzen ez delako:

 zerrendarekin zeuk jarrai dezakezu.

 

 Inori buruzko iritzia

 epaidugu bihurtzen:

 hau ona da, hau putasemea

 hau ondo dago, hau txarto dago

 marra batez bi aldeak ondo gordez.

 

 Gure hizketari begiratu baino ez dago:

 kargu hartzeaeta erreparatzeasinonimoak dira

 juzkuaere erne-gordean dugu

 orora ingura egitean dugun joerarenberri

 horrek argi xamar ematen digu.

 

 Orotan kristau kutsua ageri zaigu.

 Carlos Marx-entzat, adibidez,

 burgesa burgeszen, soilki,kategoria

 historiko hutsa.

 Guretzat, orden, burgesa putasemea zen

 jokabide gaiztoko larrutzea merezi zuen halakoa.

 

 Hori aldatu da zerbait gaur

 Marta Hackneker gutxiago dabil

 kristau dotrina ere bai

 bi mila urte ondoren euskaldun jendea

 buru-libururikgabe gelditu gara.

 

 Fedea izan da, eta ez jakituria

 gure jokabidearen euskarria

 eta erretorika maite izan dugu gogotik

 hitza gizenduz:botereak populuari

 eskaintzen dion jakia.

 

 Boterea: apaizak, burgesak, nazionalistak

 denek dute euskalduna azpiratu

 denek diote ahoa itxi

 ta hitza eskatu diotenean

 aurrez onetsia agindu izan diote.

 

 Bare ta soilean gabe

 eldarnioan, sukarrean, ernegarrian dugu egokitu

 gure burua elikatzeko gai baldarra

 beti ere agerkunde halakoaren zain:

 agerkundea begion aurrean genuen ordea

 

 zabaltzen etengabe, soildade halakoa

 ernetasun gorria da bizitza

 osatu beharrekoa: huts halakoa

 eta platonismoaren baitan ostrukak lez

 gure burua gorde nahi izan dugu.

 

 Sinismenaren morroi leial

 euskalduna beti agertu izan da

 Egiaren azpilanak egiteko gertu

 Salbazioaren ordenantza prestu

 (Loiolakoa gogoratu ta Ursua ere bai)

 Letra de cambiogehiegi jiratu izan dugu

 etorkizunaren lepo.

 

 Jainko triste ta baldar baten kume

 ezjakintasun baten ondorengo, mendez-mende

 mende hartua izan den leinu bateko:

 gure aitorpena ez zitekeen luzeegia izan

 ez gure kronika joriegia.

 

 Zein erraza zen

 utopiaren kondoiarekin

 bizitza jorratzea:

 Aita baten itzalean bizitzea

 nahiz eta Arestirena izan!

 

 Gure belaunaldiko jendea

 erlijios kutsadura luze bat bide

 jende kargatua da

 eta bere baitan karga daramanak

 karga hori inorengan askatu behar.

 

 


inprimatu