inprimatu
Ondare ospetsu delako hori
Izenburua:
Ondare ospetsu delako hori
Sinadura:
Iņaki Garziarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņaki Garziarena

Argitalpena:
Garziarena.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
4

                           Ondare ospetsu delako hori

 

                                                               Iņaki Garziarena

 

                 I

 Monumentuderitzate euskerari

 euskal politiko halakoek

 

 eta politikoek ez ezik,

 baita zenbait kultur arduradunek ere

 

 monumentuhitzaren berezko

 adierazia, oroigarrida

 

 eta oroigarriabeti da

 utzi egin dugun zerbaiten

 

 gure gogoak orainean, jada

 betetzen ez duen zerbaiten:

 

 hartara, bada, euskarari oroigarrieriztean

 hartan iada ez garena da aitortzea

 

 betetzen ez duguna ezagutzen

 gure baitatik atdena

 

                 II

 Monumentuezein, gogor da

 aldakaitzta inerte

 

 hain zuzen ere, bete betean

 fosilbati dagozkion nolakotasunak

 

 latina grekera edota probentzala

 altxor jatorrizko, ondare aratz badira izan

 

 inoren gogotik at ordea, beti-berean dautzanak

 fosilak, oroigarrihutsak: monumentuak

 

 sasoi denean, sugeak berea bezala

 gogoak utzi dituen azalaratzak

 

                 III

 lengoaia, lehen eta bizi

 aldaketa etengabeanda

 

 norberaren gogoan

 etengabe eginta desegiten

 

 atzera ala aurrera

 indartu ala ahuldu

 

 uzkurtu ala bilakatu

 bizkortu ala moteldu

 

 osatu

 ala trakesten

 

 lengoaia,norberaren gogoan bilakatzen den

 esperientzia da, fenomeno, gertatze:

 

 hitzak begiak dira, kate baten

 indarbat dutenak bideratzen.

 

                 IV

 hizkuntzan ezeini, balioa ez zaio

 ezeren oroigarri izatetik atxikitzen

 

 baizik eta inoren, nortasun baten

 ager-bide ta osagarri izatetik

 

 inork bere burua adierazi ta garatzeko

 aintzat hartua izatetik

 

 inoren baitan, etengabe egiteko

 mundu bat sortu ta gogo-berritzeko

 

 duen ahalmen bide ta indarretik:

 monumentu,hildakoari eskaini hotsa da.

 

 


inprimatu