inprimatu
Paradise Lost
Izenburua:
Paradise Lost
Sinadura:
Luis Garziarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luis Garziarena

Argitalpena:
Garziarena.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
4

                                 Paradise Lost

 

                                                                 Luis Garziarena

 

 Jainkoaren bideak gizonari

 Nahi izan ditut adierazi

 Hitz gorez, perpausa noblez

 Baieta ene populu erratua bide xuxenean ezarri

 Gauaz lo egitean aingerua jausten

 Zen enegana, gero egunez diktatzen

 Nituen haren perpausak, ene poema

 Burutzera galeraziko zidan

 Ezpataren beldurrez

 Gaztetan filosofiak eta hitzen plazerak

 Xoratu ninduten, gero Italietako poeten

 Hango katedralen erritmo berri eta argi bat edan nuen

 Ene lumaren zerbitzuko

 Haurdanik sentitu bainuen ene patuaren deia

 Ene hizkuntza basa hornitzeko

 Hats haundiko lan hedatu batez famatzeko

 Egarria, agian ere gizonaren oroimenean irauteko nahia

 Ene herritarrak elkarri erraiak ateratzen

 Zizkioten bitartean nik bakardadeari

 Itsutasunari tantoz tanto bere musika segretua ebasten

 Saiatu nintzen, orri xuritan antolatzen, ontzen, zizelatzen

 Zeta-txitxarea bezain berez, haurgite bat bezain dolorez

 Begiekin ez dakusanak bihotzarekin baitakusa

 Nik badakit geroak zer esango duen:

 «Adamen Parabisua poema batean aurkitu nahiz

 Bere bizitzarena alferrik galtzera utzi zuen.»

 

  

 


inprimatu