inprimatu
Negargarria
Izenburua:
Negargarria
Sinadura:
Martin Iturbe Balda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturbe, Martin

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
86

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gorostia

 

Iturbe Balda, Martin

 

 Orlegia zen

 gorostiaren

 oihua.

 Pitxi apainez

 ederturiko jauregirik

 ez du ezagutzen

 baso-landare

 trinkoak,

 esku baldarrek

 Gabonaldian

 egin duten

 lapurretaz behartuta

 izan ezik.

 Esku alferrez

 igurtzitako

 gela-zoko

 gezurtia baņo

 atseginago zaio

 negu-giroz

 asetako

 harkaitz-malda

 iraulia.

 Ele gorriz

 abesten du

 landare zutiak

 neguaren sabeletik

 udaberrirako itxaropena

 ernalduz.

 Hilezkorra da

 gorostia.

 Giza-esku iņozoak

 egunen batez

 gorosti-arnasa

 itoko balu,

 negar-zotin

 asekaitzez

 mindutako

 hil-kanpaiak

 joko lituzke

 Euskalerriko mendiburu

 zaurituak!!!

 


inprimatu