inprimatu
Lehenean ezin iraun!
Izenburua:
Lehenean ezin iraun!
Sinadura:
Martin Iturbe Balda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturbe, Martin

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
73

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Heriotzaren gainetik

 

Iturbe Balda, Martin

 

 Heriotz-orratz

 eraileak

 ez du

 izoztu

 eguzki barriaren

 argi-printz

 abeslaria.

 Landare ernariz

 oihulari

 dator

 guraso

 luzearen

 lorategi

 ugaldua.

 Aitaren

 hizkuntzaz

 mintzatzen dira

 haur txikiak;

 aitaren hizkuntzaz

 negar

 egiten ere.

 Itsaso zabalak

 ur-tanto

 bakoitzaren

 ametsez,

 itzalia den

 izarraren

 arnasa

 erabiliko du

 bizidun berrien

 ernal-mentu bezala,

 bizitzara deituek

 irrifarra bigunez

 ase ditzaten

 elur zurizko

 seaska gordeak.

 


inprimatu