Gure Herria
Iraizoz, Polikarpo
Oi gure Herri hau zein dagoen zapal!
nagusi arrotzek gain hartu digute;
herra dariela hortxe dihardute
elkarri oihuka, oro aho-zabal:
"Aup, Euskal Herria soil dezagun ta gal,
suntsi bedi haren izena" darauste;
hainbat kristau on hil edo bota dute:
apez, gizon, mutil, andre, neskatx'argal.
Hoben egin dugu, Jauna, egia da,
zure legea maiz oinkatu baitugu,
zuzenez dagoku zure zigorrada.
Halere gu beti zureak gaituzu:
gu zure menpeko, zu gure Jaun bakar,
bertze nagusirik guk ez dugu behar.