1931'ngo aprillan 14'a
Etxebarria, Toribio
Aprilla, euri illa. Ala be,
ziur, urteko nausiņa,
Mundua, esaten dabe,
Aprill baten dala eiņa.
Aprillakin, uda-barri.
Lurra, uste zarra aspaldia,
ak detsan suakin danari,
dirudi oiņ, gaztia berriz.
Goiztar lorak, zelaixetan,
jantzirik apain ederrak,
esteguen asmuetan
erla jendiari eskerrak.
Eta txorixak kantari,
billa zeiņ laguntzat artu;
Aprillian ezkon-barri.
abixagintzan jo to su.
Ta basuan artaldia,
epelki, motzalli'guran,
amaittu bildots astia
ta sartzeko ariņ Udan.
Paguak, goiz da goi-zale,
orri barrixa emoten,
asteko, izan deiņ siņale,
zugatz guztiak ostrotzen.
Olako aprill egun baten,
egun-sentixan aurretik,
jendi' atara an Eibar'en,
ariņ plazarutz lotatik.
B'etorren goi'garbi ederra
ta agertu zan Euzkia...
eta euzkixakin batera
jar'gendu'n Republikia.
Da esati beste: Errixa
errixan jabe; legez da
botuetan irabazixa,
lena, geixenak gura ez da.
Milla urteko zapalduak
amaittu ta bardintzeko;
zuzenduz gaizki eindakuak
t' ainbat beku'k jasotzeko.
Espaņi' aundi ezkatua,
ama on baten antzera,
jakigun zorionekua,
barren batetik bestera.
Au, zanak Alkate barri,
Konsejutik ebana esan,
bata zan auzo jendiari,
lengo Unzaga'ko plazan.
Ta zapi-iru'ko koloriak
argitan zittuan zabaldu,
Libertadian aiziak
zeixazen alai oriatu.
T'a Eibar'ko egun-sentixa,
Espaņia'n zan lelen
jaurti genduan arrixa,
Republika jartzeko.
Ba, bata bestian ondoren,
guk eiņ genduan goizian,
eguna amaittu baņo len,
eiņ zan Espaņia guztian.
Onelako irabazterik
ez da izan Historixan,
aiņ garbi eta odol barik,
ez gizaldi zar da barrixan.
Ez da bendian sufritzen
egondako beste jende bat,
olako biotz ona eukitzen
oparitutakuentzat.
Ba erromerixa batekin,
nun dantzan eta soņuak,
amaittu genduzen ariņ
Republikako ezteguak.
Biarrena itxulitxeko
estu, zailldurik lanera,
lanakin ataratzeko
aren asmuak aurrera.
Burura barik (ala be
Jaungoikuari eskerrak)
zenbat ziran lotsagabe
irutxurlari okerrak.
Azpijanerako esna,
juan zan'tik bildur'eguna,
aitzakotzat artu ez da
orr'lako aldatze biguna.
Zenbat gaizto aztutakuak!
Parkatu zenbati orduan
milla urteko artzekuak
eukitta sartaņa eskuan!
Gaizto arek, ala ta guzti,
gorderik euren biotzian,
odolezko asmo ugari
gauzak jartzeko lenian.
Igo Aundikixak gorago
eta obeki mardotzeko,
ta len baņo gogorrago
goseztuak lotutzeko.
Biotz gogor ta asmo arekin,
atara eben gerra aundi bat;
lagun, Hitler da Mussiliņ,
eta Moruetako baltzak.
Mataza izugarri orretan,
milloiren bat illdakuak,
etsai biurtuta errixetan,
len anai izandakuak.
Ta irabazle urten ebenak,
Kain bezela Abel'en gaiņ,
gero be egur da krimenak
biar Infarnu baten laiņ.
Odol' asi ta eriotzak
zittuenak gu apurtzeko,
biarrian beti katiak
bendekueri eusteko.
Ba pekatuan sarixa,
pekatu aundixauan biarra;
gaizki eiņan irabazixa,
biar geittu txarrari txarra.
Madarikatuak izaten,
Espaņian orban-bako,
izena ziranak artzen
irutxur onetarako!
Baņa zazpi bidar zazpi
faltsu madarikatuak,
Jainkuan izena azpi
autu au jarri eben gaiztuak!
|