"Ofizialenak"
Etxahun
I
Oi laborari gaxua!
Ihauk jaten duk arthua;
Ogi eta ardu eraikitzen, auherren asetzekua,
Halare hañ hai maite, nula artzañak otsua.
Oi nekazari gaixua!
Janaritzat duk artua;
Gari eta ardo hik biltzen, alperren asetzekua,
Hala ere hain haue maite, nola artzaiñak otsua.
II
Artzaña ba'da beztitzen,
Josler deie gomendatzen
Zaragollen gibel-aldia oihal hobez egin dezen.
Halare higatüren dila aitzinia beno lehen.
Artzaiña ba'da jantziko,
Sastriari eskatuko,
Oihalik sendoenarekin galtz-atzerk egiteko.
Halare gastatuko ditu aurreak baiño lenago.
III
Dendarik berant agertzen,
Arratsen goizik ützültzen;
Eta mündiaren jorratzen arte hartan abüsatzen.
Ezpeitie jaten diena hüllantzeko irabazten.
Jostunak nekez lanera,
Arratsen goizik etxera;
Artean jendea jorratuz, lana daukate atzera.
Ez dute, noski, irabazten, abora daramatena.
IV
Egün ürüliak oro
Idorrian nahiago.
Hanitx lan agertu beharrez, hari oro txori-lepho;
Hallikatzen balin ba'duzu, zehian lau oropilo.
Iruleak egin nahi lan,
lanari ordez, dirutan.
Hari asko egin beharrez, dena desberdin luzeran;
Harilkatzen baldin ba'duzu, korapillua haukeran!
V
Ehülia hari galtho,
Ukhenik ere han franko,
Undar harien ebatsi nahiz, oihal üzten zerratzeko
Hariak gaxto zütiala fornizaliri erraiteko.
Ehuleak hari eskean,
Dutelarik nahi bestean,
Azken hariak ostuz ari, oihalarentzat kaltean,
Gero, haria txarra zela ornitzailleari esan.
VI
Harri'gileren adreta!
Harek ba-daki zer phentsa:
Mürria gaxki egin eta erdiuak lohiz thapa!
Etxia lurtatü denian, harrien gaxtuak falta.
Hargiña ari da iaioki!
Harek zer pentsa ba-daki:
Pareta gaizki egin eta, tarteak lohiez estali!
Etxea lurrera denian, harriei egin aitzaki.
VII
Benüser-maiastüriak,
Oi! lan güti egiliak!
Dena gaxki egin eta zurak dü estaküria!
Phasta zela adarrondotsü edo beta bühürria!
Arotzak edo zurgiñak
Dira langille nagiak!
Lanean gaizki ari eta zurari kulpa guztiak!
Muiña zela adarbegitsu edo zaiñak bihurriak.
VIII
Eskalanpu egiliak
Ebasten tü materiak.
Zazpia sos balio dina saltzen beitü hamabia:
Ostatin edan saria eta etxen gosez familia.
Eskalaproi egillia
Lapurretan duk noblia,
Zazpi xox balio dunari, jartzen prezio doblia:
Ostatuan edan saria, t'etxen gosez familia.
IX
Biñer batek bestiari
Estakürü eman nahi.
Zuñi bere kopadüra hobe betzaio üdüri:
Aihen gabe nahi datinak hura beza üsü berri.
Mahastizaiñak alkarri
Hutsak ateratzen ari.
Kimatzen norbera nagusi dela zaiote iduri;
Mahasti gabe nahi dezanak, haiek alda bitza sarri.
X
Oi taharnari fidela!
Jakile ezpa'liz igela!
Arrañuak jüje har eta hek hintzakie kundena,
Haien etxe lejitimua guri saltzen deikiala.
Oi tabernari leiala!
Jakille ezpa'litz igela!
Arraiñak juzgatzaille hartu ta hintzakete kondena,
Haien etxe jatorra guri saltzen ibilli haizela!
XI
Errijent bat ba'da hiltzen,
Harek eztü prozesik üzten:
Huntarzünak beitütü harek heñ hun batetan ezarten:
Züntzürrin kuntrola eta phantzollin ipotekatzen.
Maixuak ba'dira hiltzen,
Harek eztü prozesik üzten:
Hontasun denak baitituzte toki seguruan jartzen:
Eztarrian kontrola eta sabelen ipotekatzen.
XII
Jaun aphezek edsortatzen
Karitate egin dezen.
Berek aldiz phakatü gabe hitz bat eztie erraiten;
Herriko praubik gosez-eta haien ürhik erdollatzen.
Apaiz jaunek predikatzen
Karidade ein dezaten;
Berak, berriz, pagatu gabe, hitz bat eztute esaten;
Herriko pobrek gosez-eta, haien urriak erdoitzen.
XIII
Ilhaginak aberasten:
Arimak hañ untsa galtzen.
Phezian eta khuntietan zer eztie hek ebasten?
Haiekila behar düke linkuak aizina ükhen.
Illagiñak aberasten,
Arimari kalte egiten.
Pixuan eta kontuetan mutillak dira lapurtzen.
Hoiekin Jainkoak beharko luzaro jardun juzgatzen.
XIV
Kinkillari suñ hütsak
Borthaz bortha dabiltza.
Haien prenda ordinaria ixkilinb'eta ligeta!
Astin emazter ebatsiak igantian gero jokha!
Kinkilleru arloteak
Aterik-ate zebiltzak.
Saltzeko izaten dizkitek zintak eta jostorratzak:
Andreei asten kenduak, jaien eraman jokoak!
XV
Oihan-zañak eta guardak
Kuntzentziazko gizonak!
Xakolak ba'zaitze farzitzen, ihesiren tie postak;
Lagüner har-eraziren bardin gaizo sinheskorrak!
Baso-zaiñak eta guardak
Kontzientziazko gizonak
Poltsak ba'zaizkie betetzen, puestuak uzten iaioak,
Ordezkoen mende utzirik diru-emaille kaikuak!
XVI
Sarjanten golde-nabarrak
Dirade gizun okherrak.
Haien egitekuetarik egiten dira «Amerikak»:
Aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak.
Eskribauen lan-goldeak
Dirade gizon okerrak.
Hoien eskolari jarraiki egiten dira "Amerikak":
Aguro lur-jo nahi ba'duzu, aditu haien esanak.
XVII
Sarjant eta notariak,
Oi! arnes nesesariak!
Haien elhe ülhün gezürrek nahasten gaiza txipiak:
Ezta lagün segürragorik bertan hüsteko etxiak!
Eskribau ta notariak
Premizko gizasemiak!
Haien gezur ta hitz illunak nahasten gauza garbiak:
Ezta lagun jatorragorik hustutzeko gure etxiak!