inprimatu
El omenaldi parzial
Izenburua:
El omenaldi parzial
Sinadura:
Ibon Sarasola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarasola, Ibon

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bertso-apurrak

 

Sarasola, Ibon

 

 N)

 

 (A. Rimbaud'en Illuminations'en gomutaz)

 

 Illuntzean

 itxeltzen

 dan

 argi baten tristezia entzun.

 plai-hondarrean

 ur-ertzean

 loretutako desira

 -kexa- baten

 emaiza

 -agorrillako hego-haize udazkentsuak

 ekarriko duen euri geldia

 espero izan.

 

 G)

 

 Wolfang Amadeus

 MOZART,

 bere piano-sonata zuhurrenaz

 -hutsean tinkatzen dan

 oreka-

 Versailles'ko saloi hotzeen

 akordea

 borobiltzen ari da

 

 B)

 

 Zure bihotzaren

 sakontasunean

 galdu egin

 nintzen

 

 T)

 

 Hitz bat bakarrik

 hondatu

 zen

 egun-sentian,

 itxasoan,

 atzo...

 

 X)

 

 Antuxunaren ahoa

 «o» esaten ari

 da etengabe.

 Gautaegun.

 

 N)

 

 Txepetx bat saltoka.

 Txepetx saltakaria orriz-orri

 Anboto'ko txori aintzin

 Txepetx bat saltari.

 Txepetx saltakaria orriz-orri, Anboto'ko txori aintzin.

 

 H)

 

 Hondar-apurrak,

 itxas-kimia.

 


inprimatu