inprimatu
Betigarren poema
Izenburua:
Betigarren poema
Sinadura:
Ibon Sarasola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarasola, Ibon

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
36

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gabon-abestia

 

Unamuno, Migel

 

 [l]

 

 Iru errege aundiak

 eldu dira urrutik,

 aur baten ikustera

 munduko edertarik.

 

 [2]

 

 Artzaiak Belen'era

 dakarten adiņak,

 ardiak elur baņo

 bai txuriagoak.

 

 [3]

 

 Lurra apaindua dago

 ta elurrez betia;

 jai aundiaren dala,

 ta eder jantzia.

 

 [4]

 

 Zergatik lurra dago

 ederto apaindua?

 Zeren jesus ederra

 mundura eldu da.

 

 [5]

 

 Zeruko aingeruak,

 txoriak bezela,

 danok kantatzen dute

 Jauna eldu dala.

 

 [6]

 

 Arek kantatzen dute...

 ta poz aundiagoz,

 Jaungoikoaren jaiotza

 geure gozo euskerak.

 

 [7]

 

 Geure euskera baņo

 berba ederrago

 ezta gauza ain aundi

 zelebratutako.

 

 [8]

 

 Eskatu biar degu

 poza geure etxian,

 ta lurrean pakea

 gizonen artian.

 

 [9]

 

 Odoien zan betia

 lenago mundua,

 gabaz ta illargi gabe

 eta asko illuna.

 

 [10]

 

 Urten zuen orduan

 egiaren argia,

 ta mundu gelditu da

 odoien garbia.

 

 [11]

 

 Gaur da pozaren gaba;

 kanpoan otza da,

 baņo geuren barruan

 asko da berua.

 

 [12]

 

 Goazen, goazen, anaiak,

 Aurra ikustera;

 goazen, goazen len-bai-len,

 anaiak, aurrera!

 


inprimatu