Perretxikoa eta barea
Arrugain
Arizti zabal eder batean
Perretxikoa erne zan.
Gabaz iņontzak, egunez euzkik,
Jaboten zuten guri-mardulik
Bedar-oroldi artean,
Ardura biziz zuzea.
Egun-sentian, barakarroa
Urbildu zaion ixilka;
Bere ondoren, adur lorratzaz,
Hedatzen zuen bidetik atsa,
Zikinduz guztiz basoa
zerion lerde likitsaz.
Perretxikoak oartu zuen
Aldamenean gelditzen.
-Nogana xatoz?, ots egin zion,
Nogana xatoz, pristi likitsa,
Itxura zantar horretan.
Mendi-zelaiok atsitzen.
-Xoaz neugandik, xoaz, likiņa,
Asun arlora bizitzen;
Sastegi duxu toki berengi,
Hantxen dituxu lagun ugari
xeu largo saskel zikiņak,
lizun artean murgiltzen.
Barea narraz, bedar artetik
Zuza gaiņean jarri zan;
Haren gorputza likistu naiez
Han ekin zion, sutsu, ioranez,
Lerde likitsok jaurtirik;
Baiņa zuzeak eman-edena,
Ta narraztia blaust erori zan
Zuza gaiņetik lurrera.
ONDORENA
Gizon artean badira, gazte,
Barakarroak ugari;
Ixil-mixilka jinen zaizkitxu
Usu laztanka, maiteki antzu,
Gezur politen sortzaile,
Gogo-biotzen galgarri.
Artu eredu perretxikoa,
Jaurti xugandik legena,
Ez eman toki biotz barean,
Suspertu, otoi, xure zentzuna,
Askatu, maite, gogoa;
Ondamendian eror baiņo len
Atera sarri edena.