Arorik ederren urtean
Luther, Martin
Arorik ederren urtean,
Maiatz-aroa;
Zeru-lurrak
Alaitzen dituanean,
Bai dela goxoa,
Txoriñoen
Txorrotxioa!
Urretxindor maitea
Dijoa aurrelari,
Ta bere eztarriko
Abesti goxoekin
Alai biurtzen ditu
Baztar ingurumari.
Esker on zor dio
Betiko esker on, Jaungoiko onari,
Berak egin baitio
Musika-gaietan
Txorien gidari.
Trinkoka ta txairu
-Bein ere ez aspertu-
Jaunaren ohorez
Kantu
Kantari
Beti
Diardu,
Gau ta egun
Ta bein ere ez aspertu.
Nik ere, Iauna,
Eskerrak damaizkitzut,
Eskerrak aleun
Ta Zuri iasotzen dizut
Nere kantu.
|