Betlem'eko estalpean
Barbier, Jean
Betlem'eko estalpean,
lasto hutsaren gainean
Jesus ttikia etzana,
-zoin maite zaitudan!-
doi-doietan jina.
heia txar batean.
Gau-erdi da, negu mina
horma ari du samina...
Bi aberien erdian
-zoin maite zaitudan!-
hotzez ikaretan
heia txar batean.
Horra belhaunka emanak,
bihotza sutan, artzainak
otoitz kartsuetan ari...
-Zoin maite zaitudan!-
zu irriz heieri
heia txar batean.
Ama Birjiņa gaixoa
Eta San Josep maitea
lorietan zuri beha...
Zoin maite zaitudan.
o gaurko loria,
heia txar batean!
Izarrak zuri begira
horra dantzan hasi dira:
taula artetarik zuri
-zoin maite zaitudan!-
oro irriz ari
heia txar batean.
Aingeruek gaur zerua
trumilka dute hustua:
hauxe da hegal burrunba!
-Zoin maite zaitudan!-
zerua gaur hor da
heia txar batean!
Iguzki ederra baiņo
zarelakotz ederrago,
besoetan harturik, Jesus,
-zoin maite zaitudan!-
jaten zaitut musuz
heia txar batean!
Jesus tikia, gau huntan
huna gu bozkariotan!
Bihotzez "Ongi etorri",
-zoin maite zaitudan!-
bai "ongi etorri"
heia txar batean!
|