Bethleen'en ostaturik ezin aurkhituaren gaņean noela. [Eguberr-Koplak]
Etxeberri, Joanes
Birjina ona, norat zoaz?
Bihur zaite etxera,
ezen eztuzu zeren loan
Bethleen barrenera.
Ioseph, norat daramazu
Birjina unhaturik?
Bethleen'en edirenen
eztuzu ostaturik.
Bethleen'a direnean
arrotzak arribatu,
athez athe dute ostatu
etzitekotz galdetu.
Guztiek erran deraue
lekhurik eztutela,
sotoak ere arrotzez
betheak dituztela.
O Iaun, oraņo Amaren
sabelean zaudena,
pazientki sofri zazu
egin zaitzun hobena.
Zureganik iauregiak
dituzte erregeek,
zureganik bere etxeak
jende xehe guztiek.
Xoriek ere dituzte
bere egoitzak airean,
arraņek urean, eta
basa-abreek lurpean.
Alabaņan, zuk eztuzu
gerizerik aurkhitzen,
guztiak ditutzularik
egoitzaz probeditzen.
|