Paranoia
Mirande, Jon
Zurrun gor bat gathetan dilindan
Arimaren urkhabe goratik:
Euli beltzek botzezko firrindan
Jana gatik, bethi dago zutik.
Haur ilhortu baten ezurttoak
Neska-lehen-odolaz nahasiz
Egiten da sorgin den atsoak
Maitagaitu bat, on dena guztiz.
Guk ordea zer dagigu hemen
Kantatuz goiz-arrats Miserere,
Minak orhoit -gure zahar amen-,
Eta zainduz, ez jakinik ere,
-Gure symbol eta gure itzal-
Urkhatu hau, urkhabeon martzal?