Tanz-lied
Lekuona, Manuel
Kuku, kuku-miku!
Kukuak jo digu;
gaur degu Udaberri.
Goiko mendietan,
beko ibarretan
txoriak kantari.
Tralalalai, tralalalai,
tralalalai, lralalalai!
Gazteak alai,
zrrak ere bai,
jajai!
Gaur degu Mayatzaren jai.
Txistu, txistu, txistu,
txistusoñuak ditu
alaitzen bazterrak.
Tira, tira, tira:
dantzan asi dira
dantzari ederrak...
Tralalalai...
Jorraijorrai-dantza
moda berrirantza,
dantzik ederrena-
Ala nai badezu,
gaur egingo degu
biok, Madalena...
Tralalalai, tralalalai,
tralalalai, tralalalai!
Gazteak alai,
zarrak ere bai,
jajai!
Gaur degu Mayatzaren Jai.
|