inprimatu
Poemas varios
Izenburua:
Poemas varios
Sinadura:
Angel Iglesia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iglesia, Angel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
1-7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Elurte

 

Pagadizabal, Prantzisko

 

 Lilluraturik ume

 oro nago begi

 mara-mara datorren

 elur matatzari,

 amets zoroa zuriz

 gero zait irudi

 orregatik maite det

 elur zuri ori.

 

 Artzaiari badakit

 zaiola mingotza.

 Sorionari ere

 nork kendu salantza?

 Udaztez elorria

 orobat da arrosa

 elurra berriz zuriz

 zerutar urratza.

 

 Yainkoa dago itxason

 margotutzeko zuriz

 bere izar maiteen;

 margolari ederrik

 bai da or goi barnen

 urriak erretako

 ludia zuritzen.

 

 Ba ote da zurigo

 elur ori baño?

 Betor aurki aingeru

 esaten maiteño.

 ¡Ederrik litzaiteket

 lizar txori baño

 elur gaindik eresten

 biurturik laño.

 

 Ur yaultsiaren bitza

 len zitzaidan zuri

 elurtez orain oro

 buztiña dirudi;

 basetxeak ez dira

 usotxoak beti

 bildotxak zaizkit oriz

 belatz zurin aski.

 

 Ugatztik kantxilara

 esnea bai zuri

 elurrakin berdintzen

 alare etzait aski;

 lurtarrak utsirikan

 zerura alda nadi

 Gogo Deunaren egaz

 sararatuz euzki.

 

 Ene bai dala zuri

 zerutar gogoa

 Kisto'ren odol gorriz

 zuritutakoa,

 ¡A elurrak baluke

 ainbeste kemena

 erraitik kentzen atza

 ibai beltzarena!

 

 Bañan ez do berdintze

 Goi ta be artean

 naiz Goi-eskerra iduri

 zuriz elartean;

 ibai beltzare etzaigu

 elur errayetan

 obena bezin beltza

 gogo barrenean.

 

 Lurtarrik bañan etzait

 elur bezain zuri;

 eltxo antzo yarai ba

 elur matatz ori;

 lilluratu nazazu

 zurizka sorginki.

 Zergatikan ez biok

 alkarren maitari?

 


inprimatu