inprimatu
Poemas
Izenburua:
Poemas
Sinadura:
Juan de Guelbenzu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gelbenzu, Juan de

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
1-8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Or zaude Jesus aldarean

 

Lekuona, Juan Mari

 

 I

 

 Etzegon an, ama!

 

 Kun-kun, lo-lo, kun-kun

 Seaskan kunkuna.

 Lo-lo, zeñen eder!

 Umetxo kutuna.

 Kun-kun ixillean

 -Nork entzun lezaken!-

 Ama bat kantari

 Aurra lo-ar-azten:

 -Lo-lo enetxua,

 Lo naiz ni zurekiñ.

 Lo-lo, nere arrosa

 Negarrik ez egiñ.

 Bañan umetxua

 Aiñ itun zeguan

 Eta, zertarako

 Jarraitu kantuan?

 -Amatxo!

 -Zer?

 -Nola

 Eliz illunean

 Bizitzen dan Jesus?

 -Bai.

 -Ba arratsaldean

 Juan naiz... eta etzegon an.

 Ta ori ikustean

 Jo diyot askotan

 Kutxatil atea.

 Bañan alperrikan.

 Etzegon an, ama!

 Zuk atzo esandako

 Jesutxo laztana...

 Erdi parramurritz

 Au entzundakuan

 Bere amak diotza:

 -Zer uste zeguan?

 An bizi da Jesus

 Beti giltzapean

 Eliz illuneko

 Kutxatil otzean.

 Danentzat pakia

 Zerutikan dakar

 Ez du itzik egiten

 Bakarrikan negar...

 Umea lo dago.

 Seaskan kunkuna

 Lo-lo zeñen eder!

 Umetxo kutuna...

 

 II

 

 Eliz bat

 

 Eliz bat. Zeiñ danik

 Ez diyo ajola:

 Eliz bat zar-zarra

 Urtiak dayola.

 Guazen harrenera.

 Argi dir-dirrean

 Umetxo bat dago

 Itzegin nayean:

 -Zuk ez ote Jesus

 Izeba mojarik

 Paparo txuriko

 Sasi arrosarik?

 Neriak goxuak

 Bialiko dizkit.

 Zuretzat erdiyak.

 Ez egin negarrik!

 Illun-illun dago

 Eliz aldarea.

 Aurrean... mar-mari

 Umetxo maitea.

 -Amarik ez Jesus?

 Ez egin negarrik.

 Guazen gure etxera

 Neria emango nik!

 Amak osan ziyon.

 Bart oyeratzean

 An zegola Jesus

 Negar ixillean.

 Gero... nik ez nuben

 Izan ikusterik.

 Aur bat... aldaretik

 Ointxoak zintzillik.

 Jesus berbera zan.

 Ezin egon, ene!

 Gizonekin gizon

 Umeekin ume.

 Aurtxoak diyotza:

 -Jesutxo maitea,

 Gordeketan edo

 Ibilli gaitean.

 Beti gordeketan

 Ibilli bearra

 Umearen poza

 Jaunaren negarra!

 .................

 Astitxo batera:

 -Ai! Bañan nun ote

 Aiñ leku izkutuan

 

 III

 

 Ametsetan

 

 Illun

 Ixiltasun ta pakea.

 Gaba:

 Lo ederrean etxea.

 Gelan

 Amatxorekin umea.

 .................

 Zeñen gauz ederrak

 Aurtxoak sor

 Barren begietan

 Irudikor.

 -Zu bai or... bai! aurrak

 Aingeru amets

 Zut-zutik oyean

 Parrez-parrez...

 Zutik goizaldeko

 Iruretan

 Jesus aurtxoakiñ

 Ametsetan.

 Amak esan diyo:

 -Ene maite,

 Oso illun dago,

 Etzan zaite.

 Baiñan ezin esna

 Aingeru amets,

 Zut-zutik oitxoan

 Parrez-parrez.

 Norentzat umeak

 Biyotz irri?

 Noruntz besotxoak

 Zoragarri?

 Entzun. Ixillean

 Aur-abesti.

 Zerutar aurtxoak

 Aiñ ederki:

 -Or zaude Jesus

 Aldarean

 Gorde nai zaitut

 Biyotzean.

 ..........

 Amets-ametsetan

 Umetxua.

 Amak laztanduaz:

 Ai gaixua!

 


inprimatu