Hirur boztarioak
Irigoi
"Gizonaren hirur boztario zaarrenak eta funtsezkoenak, hirur elementuk
egiten dituzte: sexualitatea, mozkortzea eta krudelitatea" (Der Wille zu
Macht,F. Nietzsche).
Lehen boztarioa.
Guraria (doņuz)
Bidenabar zakust
kaleen barrena...
Oi nere ba'zindut
gure Ederrena!
Amets bat bezain
txairo eta lirain
zakusdan bakoitzean
griņa aztuna
gogo lizuna,
sustatzen zait barnean.
Oi nere ba'zindut
gure Ederrena!
e'tzindut utziko
kalean barrena.
Donosti-n 1951
Labur eta ilhun
Islabaten gainean hirur pilotu eta aireko-neska zerbitzari bat gertatzen dira,
bizirik, beren airekoa itsasoan sutan galtzen delarik. Zortzi egunen buruan
neska, egiten duenaz ahalketurik eta lotsaturik, tiro batez bere burua hiltzen
du.
Bertze zortzi egunen buruan pilotuak ahalkez betherik neska ehortzen
dute. Handik zortzi-erian gizonak aserik eta ahalketurik neska des-ehorzten
dute.
OHAR HUNI. Espaņolek dioten honrada poesia vascongada-ri piper aphur
bat emaiten entsaiatu zaikun Irigoi hori, duela hamar bat urthe Donosti-n bizi
zen Deba ibarreko herritar bat omen dugu.
Bigarren boztarioa:
Errege berri
(Ave Caesar Imperator morituri te salutant)
Mozkor, i augu errege,
ez ezaguera, ez lege;
deuseren esirik gabe ator
Eder oron jabe.
Millaka urtetan or euki aute
adimen-en zankapean,
leotzako aalkean
gizarterako gaizki ba'intza
noiz-nai urka bildurrean.
Kalera iņoizka uzten ba'ziten,
makura uan ire inka:
bazterrik-bazter ibilli bear
yendearen igesika
agintzedunen ixilka.
Orain irea duk jaurgo
Morrontza astinduz betiko
atxilotu dut etsai Adimen,
oraiņarteko jauntxoa;
t'erakus diguk zeru berria
griņen erreņu gozoa.
Aunitz urtez, Trebe orri!
Ainbat mendetan itxoin gendun.
Mesia, ongi etorri!
Ardoz eta emakumez
ta nolanaiko pozunez
orditu orrek irakas zaiguk
gu're orditzen i legez,
izar bateko bost dakuskigun,
bost milla gau ta egunez.
Askatasun! Akelarre!
Dagigun dantza ta parre,
Gurendaren gorazarre.
Eiztari goren goiztarra
pizti illak zintzil gerrian
Egunsentiaren parra
zaval diguk aberrian.
Intza bitxiz dirdaiturik,
larru-gorrian erorik,
Andoni, Narkiz ta Bako
odol gaztean dakarzkik.
Bejon daikala, jaungoiko berri
emaiguk ire edontzitik.
Askatasun! Akelarre!
Dagigun dantza ta parre
Gurendaren gorazarre.
Adimen-ek naiz berandu,
atzo nagusi, gaur yopu
zirko-ondarretan iltzerakoan
Garaille orrentzat oiu:
Agur iri, gaurko Kaiseri
ik duk arrazoi ik Eder.
Agur Adimen-ek, iltzer.
1951 Urrila'k 2
Eskolainspektoreak, gordatzen den hume aho oker bati.
Aita zuenak zer egiten du?
Aga, aga, aga, alkooliko ja-ja jauna.
Et'amak?
Aga, aga, aga alkooliko jauna.
Anai-arrebarik ba othe duzu?
Ba, ba, ba arreba "Institut Pasteur"ean.
Begira, ikhus hor ene haurrak borondatearen indarra ta zer egiten du
zure arrebak "Institut"ian.
Alkool bokal batean dago jauna. (Pariseko folklorea.)