Ba-nin adiskide bat
ChamissoAleman poetari Etxahun Barkoxen ixtoria trixtia gustatü bazaio eta
Barkoxtarraren khantore batez baliatü bada, Joannes Mirande xiberuatar poetak
aldika aleman soldadoaren khantore triste hao kartieleko üskaian ezari dü.
Gerla bethi gerla! Bai eta Batista Salaren khantoria eta Louis Ligueix-ena
soldado khantoriak dütützü; bena azken urthe horietan nuiz ezkira gerlan izan.
Ba-nin adiskide bat
(Ich hatt einen Kameraden)
Banin adixkide bat
Hoberik ezpeitzen
Tabala da ezagun
Enekin gai et'egün
Gerlan ebili zen. (berritan)
Bala bat horra zeiku:
Ene ala hire?
Lagüna dü ebaki
Zertako e'nai kunki
Hareki ni ere! (berritan)
Hedatzen deit eskia!
Armatzen ai nintzan
Nik ezin daiat eman
Eskia, ago heben
Bethiko bizian. (berritan)
Joannes Mirande-k Parisen 1950
Berse horik diala hamar bat urthe Caracas-en Ameriketan agertzen zen
üskaazko "revue" batetan agertü dira. Eusko-gogoa üskal agerkari hori maleruski
Biarritzera jin eta diala hirur urthe agertzetik ekhürütü da. Gure kartielian
aldiz, lehenago Armanak üskara-k bagüntien orai "Miroir"ian üskara undar
zunbaitez kontentatü behar dügü.