inprimatu
Colombia
Izenburua:
Colombia
Sinadura:
Basilio Iraola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Basilio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
217-218

Colombia

 

Basilio Iraola

 

 Ego-Amerika'ren ipar-sarkaldean,

 Dakusgu erri eder bat tropiko aldean.

 Granada-berri izena zuan jaiotzean,

 Colombia gerogo erri-erdibitzean.

 

 Luze eta zabala da mugaz ta lurrez,

 Praintzi ta Espaņia an sartuko errez.

 Bost laterrik besarka anai maitasunez,

 Bi itxasok kulunka niņez ta aparrez.

 

 Emengo mendik dira aundi ta ugariak

 Denak zugaitzez eta belarrez josiak.

 Batzuek elur txuriz beti estaliak,

 Zure gallurrak, Ruiz, dira arrigarriak.

 

 Manizales gaņetik naukazu begira,

 Begiak dizkidatzu ederrez lillura.

 Zure buru apaņa argi ta dizdira;

 Rubi baten txinpartak ain eder ez dira.

 

 Ibaietatik batzuk zabal eta luze,

 Millaka kilometro izango dituzte.

 Madalena luzeen, liburuk diote,

 Kauka ta beste batzuk ondoren datozte.

 

 Oi! Madalena ibaia, zera zoragarri.

 Kantu eder luze bat nai nizuke eskeņi.

 Zure uretan ni naiz askotan ibilli,

 Zure baztar loretsuk naute lillura ni.

 

 Elurmendietatik erreka ta ibaiak,

 Ernaldutzen dituzte beko zabaldiak.

 Eguzkiak berotzen ditu goi ta beak,

 Noiz-nai izaten dira laņo ta curiak.

 

 Urte guztia udara Colombi aldetik,

 Neguak du izena euri geiagotik.

 Ba-ditu toki otzak Bogota aldetik,

 Baņo goi daudelako itxaso gaņetik.

 

 Lurralde yori ontan ugari loreak,

 Eder ta ikusgarriak emengo orkideak.

 Jateko igaliak berdiņik gabeak,

 Paradiso'ko aiek bakarrik obeak.

 

 Nere ustez, ordea, igalietatik

 Kafia dabilkigu den-denen aurretik.

 Onengandiko edarik iņun ez berdiņik,

 Orregatikan emen denak bertsolarik.

 

 Laterri onen lur-gaņa eder ta aberatsa,

 Areago lurpea: urre ta esmeralda.

 Petrolioa ere an-emen gaņezka,

 Atzerritarren begik lotan ez dabiltza.

 

 Larre mardulak ditu ertz eta erditik,

 Errez gizentzen dira bei ta abelgorrik.

 Aberez Colombia dabil oso goitik,

 Okelaren eskea baztar guztitatik.

 

 Emengo egaztiak, zuk, nun ikusiko?

 Kolibri txiki-txiki ta kondor aundiko;

 Lenengoak loreai miztoa sartuko,

 Bestea laņo artean, aundien dalako.

 

 Gizartean geienak dira aurpegi zuri,

 Beltzak ere ikusten, baņo ez ain ugari.

 Beltzaranak geiago nere ustez agiri,

 Odolez dira bero, erne zaite ibilli.

 

 Aspaldi ez dala oraindik erri bikain ontan

 Odolik asko ixuri zan baztar guztitan.

 Joanak joan dira, beintzat oraingotan,

 Pakea da nagusi Colombi-lurretan.

 

 Lleras jaunaren lana aundia izan da,

 Gizon txikia danarren, buruz da azkarra.

 Lengo bi Lendakarik asia zutena,

 Neke ta izardi ugariz burutu du dena.

 

 Colombia, lur eder, eta kristau-erri,

 Gaur kristaudi guztia begiraka zuri.

 Erroma'tikan Aita zurera da etorri,

 Zure lurrean gora nai du Eukaristi.

 

 Andre-mariren erri izena zuk dezu,

 Semearekin Ama nai degu agurtu.

 Urrutitikan asko etorri gera gu,

 Eukaristi siniste indartuko al-zaigu.

 

 


inprimatu